Oreka

Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi

libratuko omen nauen ate sorta

lehioekin aski zait

ez dago inor gure zain

jendez gainezka dagoen kale hortan.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut

herri nekatu honen azalean

ea irauten duen,

badakizu hemen memoria ezabatzen digutela.

Tristea da dena, ospatu behar da!

Oraindikan dena lortzekoa da!

Orekak ez du balio lurrean zaudenean.

Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean.

Gure gezur propioak sinetsi ditugula

besteen gezurrekin aspertuta

lider bat behar dugula dio

liderra izan nahi duenak.

Tristea da dena, ospatu behar da!

Oraindikan dena lortzekoa da!

Orekak ez du balio lurrean zaudenian.

Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut

herri nekatu onen azalean

lider bat behar dugula dio

liderra izan nahi duenak...nahi duenak...

Tristea da dena. Ospatu behar da!

Oraindikan dena lortzekoa da!

Orekak ez du balio lurrean zaudenian.

Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian.