Oihu

Haien berri onak gure

berri txarrak direlako

haien ametsak guretzat

ametsgaizto direlako

Oihu egin nahi dut

arima urratu arte

ixiltasunaren ozenez

gure egiak ere

haienak bezainbeste

balio dezake

Haientzat berria dena

ahituta zaigulako

haien hitz politek beti

iraintzen gaituztelako

Oihu egin nahi dut

arima urratu arte

ixiltasunaren ozenez

gure egiak ere

haienak bezainbeste

balio dezake

Gurtzen ari diren

jainkoetarik inork

ez gaituelako

inolaz salbatuko

ulertezin zaien oinazetik:

libertade ezatik

Oihu egin nahi dut

arima urratu arte

ixiltasunaren ozenez

gure egiak ere

haienak bezainbeste

balio dezake

oihu egin nahi dut...