Ikasten

Gaur atzo baino gehiago dakit

baina bihar baino gutxiago

hala gertatu ohi da behintzat

eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik

hasten gara asimilatzen

eta lekzio zailenak beti

denborak irakasten dizkigu

Ikasten

Akatsetatik, herri bezala

barkamena eskatzen, ixilik egoten

gehiago entzuten, aukeratzen

denbora aprobetxatzen, kantak egiten

ikasten, ikasten

Haurrengandik, liburuetatik

agureengandik, beste kulturetatik ikasten

Iraganetik ...orainetik ...etorkizunetik

zugandik ...nigandik ...guregandik

Ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen

Hau ez da behin ere gelditzen

Hau ez da behin ere gelditzen

Hau ez da behin ere gelditzen

ikasten Ikasten,beti beti

nire adimena zabaltzen

ikasten ikasten, momentu oro.

ikasten Ikasten,beti beti

nire adimena zabaltzen

ikasten ikasten, momentu oro.