Bueltatzen

Mundua ikusi nahi dut

baina zure ohetik

Mundua ikusi nahi dut

Ahazten ez duzun kantu

zure ezpainetan

kantua izan nahi dut

Ta non ezkutatzen

zinen orain arte

urte luzeegi hauetan agertu gabe

Helduidazu eskutik estu arren

ilun dago ta ez dakit bueltatzen

Itsaso izan nahi dut

zure ekaitzetan

Itsasi izan nahi dut

Etxerako bidea

soilik zure oinetan

Bidean izan nahi dut

Ta non ezkutatzen

zinen orain arte...

Mundua ikusi nahi dut

baina zure ohetik

Mundua ikusi nahi dut

zure hitzen talaiatik

Ahazten ez duzun kantu

zure ezpainetan

kantua izan nahi dut